Zer da Eskolako Agenda 21?
EA21 ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza-programa bat da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen iraunkorrean laguntzen du.
Zeintzuk dira eskolako Agenda 21aren helburuak?
– Eskolaren iraunkortasuna eta kalitatea lortzen saiatu.
– Eskolako eta herriko ingurumen-arazoak ezagutu eta baliabideen erabilera arduratsua egiteko gai diren herritar parte-hartzaileak hezi.
– Udalerriko erabaki-prozesuetan partaidetza bultzatu, Tokiko Agenda 21en parte hartuz.
Lan-plana:Gaia: Energia
- Ikasleen eta irakasleen artean curriculumaren eta kudeaketaren diagnostikoa egin.
- Ekintza-plan bat aurrera eraman.
- Eskolen arteko foroan eta udal foroan parte hartu.
Koordinatzailea: Nerea Alzuaran
