Archive for the ‘Euskara’ Category

Txano pinpirinaren ipuina 3. zikloko bi ikaslek, Jone eta Galder izenekoak, egin dute.

Aurtengo ipun gezurtien tailerrean,  Mikel Ezeiza, Christian eta Gorkak “Ahuntz familia”ren ipuina egin dute.

Irakaslearen laguntzarekin liburua zuzendu dute.

Historioaren pertsonaiak: Ahuntzak eta tigrea dira.

ESPERO DUGU IPUINA ZUEN GUSTOKOA IZATEA!

4.mailako bertsolariak kruzero batera sky,  fotoshop eta piknik egitera  joan ziren.

Beraien bertsoa “oporretan” deitzen zen. Lehenengo sky egin zutenek bertso poli-polita abestu zuten, gero fotoshop egitera joan zirenek bertso oso dibertigarria bota, hauez gain, piknik eta kruzeroa egin zutenek oso ondo abestu zuten.

Maiatzaren 17an bertso jaialdia izan zen.

Urtero bezala Eskoriatzako kiroldegian ospatu zen, 6.mailakoen bertsoko gaia Eskoriatzako surfistak izan zen.

Jaialdian ospatu zen bertsogintzaren azken xedea zelako eta urtero ospatzen  delako.

Eskoriatzako antzokiak  Zaldibar izena du.

Santana auzoan dago.

Antzokia ikusi nahi baduzu deitu aurrez 943 71 46 88 telefono zenbakira.

Nafarroko Lodosako Ibaialde ikastolaren egoera ekonomiko larriari laguntza emateko, ekitaldi berezia prestatu zuen Arizmendi ikastolak.

Pasatako otsailak 23 an Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko plazetan, 15:00 etatik 19:00 tara, denetariko tailerrak eta ekitaldiak antolatu zituzten, hauetariko ekintza bat pankartak egitea izan zen eta hauek euroz bete.

Ekitaldi honetan jende asko egon zen eta 12.364 euro jaso zuten.

Irudi hau goiena.net etik hartu dugu.

Aurreko ipuina ikusirik, beste ipuin gezurti berri honetan gezurrak topatzeko arazorik ez, ezta?

Ipuin gezurtien tailerrean prestatutako lana. Ea bertan kontatzen dituzten gezur guztiak harrapatzen dituzuen!

Otsailaren 28an 4., 5. eta 6.  mailak Arrasateko zinemara joango gara “IRATXOEN ERREGEA” filma ikustera.

Antolatzailea Alicia Gallastegi,  Luis Ezeizako 3. mailako andereñoa da.

Ez dugu pelikula ezagutzen baina asko gustatzea espero dugu eta gainera… klasea galtzegatik edozer ;)

Azaroaren 26an 17:30etan izango da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Zazpikoloroa azken ikuskizuna.

Eskoriatzako Manuel Muñoz Kiroldegian izango dela uste dut, baina Eskoriatzako Udaletxeko webean frontoian izango dela jartzen du.

Sarrerak 5€ balio du, Eskoriatzako ume bakoitzari 2 sarrera eskainiko diote eskoletan ez gelditzeko sarrera barik.

Sarrerak Manuel Muñoz Kiroldegian,  Dorleta liburu-dendan… saltzen dituzte.

Ondo pasa ikuskizunean!!!!!

Argazki hau goiena.netetik hartuta dago.

Iruzkin berriak