Ander Lazpita

Amak bi ditu

eta aitak ere bai,

semeak bat

eta alabak hiru.

Zer da?

 

Aimar Kerejeta

Etxean bai ondo! Igande goiz grisa eta lo-eragilea zen hura, eta Silvertarren etxean denak lo zeuden saguzarron moduan. Tira, denak Rebecca bizia izan ezik, goizeko zazpietan jaiki eta ibiltzera joan baitzen (neska hark ez zuen inoiz atsedenik hartzen, ala?). Bat-batean zerbaitek erne jarri zituen: uso mezulari batek albiste berriak (eta mamuei buruzkoak) ekarri zituen…

Oso gomendagarria da, gustatuko zaizue!

 

 Apirilaren 23an Liburuaren eta Egile Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Cervantes, Shakespeare eta Inca Garcilaso de la Vegaren heriotzaren urtemuga (1616ko apirilaren 23an hil ziren) gogoratuz.
   

Danel Charro

Fernando Lagosen belarriak oso oso handiak ziren eta burla egiten zioten. Egun batean irakasleak galdetu zuenean zein zen haizearen definizioa ikasle batek erantzun zuen: Fernandoren belarriak mugimenduan. Eta orduan denak barrez hasi ziren.

 Liburu honen gauzarik garrantzitsuena mezua da: akatsak denok ditugu. Horregatik ondo dago liburua, gomendagarria da.

     
 1967. urtetik, Apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimark idazlearen jaiotegunean, hain zuzen, Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Aurten IBBYren Mexikoko atalak prestatu ditu kartela eta mezua. Karteleko irudia Juan Gedoviusena da eta mezua, “Bazen behin mundu osoak kontatzen zuen ipuina, Francisco Hinojosarena.