Goieskola 10 Urte
Aurten Goieskolak 10 urte betetzen du, eta 10 urteko ibilaldi honetan euren lana eta laguntza eman digutenen komentario, pasadizo edo ta iritziak jarriko ditugu hemen, gure Blogean.
GOIESKOLA, ELKARLANERAKO KONPROMEZUA
… garai haietan ikastetxe bakoitza bere aldetik zebilen, gure artean ez genuen ezer partekatzen, arazo edo premia baten aurrean ondokoari ezer esan gabe urrutira eta oso gutxi ezagutzen gintuenengana jotzen genuen soluzio bila. Alboko eskolen proiektuak, lorpenak… ez genituen zuzenean ezagutzen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez baizik Guk, geuk ere, ez genuen pentsatzen erabakiak gureak zirenik. Geroztik Goieskolakook elkarri erakusten dizkiogu praktika onak eta elkarrekin landu erronka berriak, geuk ezagutzen baitugu inork baino hobeto gure testuingurua, indarguneekin eta ahuleziekin.
… garai haietan, zuzendari bilerak, kanpoko eragileek antolatutakoak ziren beti. Guk, geuk ez. Bilerak gehienetan fotokopiak jasotzeko eta kexatzekoak ziren. Gure benetako egoerez jardun beharrean ostrukarena egiten genuen. Erruduna gehienetan kanpoan zegoela uste genuen. Bilera horiek ez ziguten aurreko lanik eskatzen . Gaur egungo bilera bakoitzaren atzean plangintza bat dago, helburu bateratuak ditugu eta emaitza partaideen aurreko lanak baldintzatzen du. Goieskola, berau osatzen dugunon lanaz elikatzen da.(Heziketaren aldeko manifestua 2006).
…garai haietan bilera ondorenetan ordea, ikastetxeen arteko aldeaz, gure ondoezaz, bileren dinamika eskaxaz, etorkizunaz, sentitzen genuenaz, gure esku zegoenaz jarduten hasi ginen gero eta gehiago, A zelako barne borroka! Kezkak konpartitzen hasi ginen neurrian “talde” sentitzen hasi ere. Debagoieneko herri guztietan egin genuen lehen diagnostikoaz (2000) ibiltzen hasi ginen elkarri helduta. Hasierako bilerak formakuntza saio atipikoak izan ziren, fotokopia eta PPT gabekoak, gure rola kuestionatzekoak , elkarrekin hitz egitekoak. Hausnartu beharrekoak. Aurreko dinamikarekin zeharo apurtu genuen eta mugimendu berriari GOIESKOLA deitu genion . Gaur egungo bilerak benetako eztabaida eta lankidetza gune dira, lana kolektiboa dela ulertzen dugulako eta erantzunkizunez jokatzen dugulako. Zenbat aurreratu dugun! Asko kostatu zitzaigun egiten genuenean sinistea emaitzak ez zetozen berehala eta.
“Goieskolak Debagoienari heziketa-jarduna aztertzeko modu bat ekarri dio lankidetzatik eta aniztasunaren balio positibotik abiatzen dena.”
Goieskolan, elkar gehiago ezagutu ahala, konturatu ginen arazoei lehenago egiten geniela aurre, zentzua ikusten hasi ginen egiten genuenari eta ondo zegoena aparte babesten hasi ere… Ikastetxe bakoitzak bere bide propioa egin du. Helburuak, plangintza, proiektuak eta behar duen formakuntza bere partaideekin konsensuatuz eta bere beharrei erantzuteko ikastetxea egoki antolatuz.
“Goieskolak ikastetxeari heziketa-jardunean sakontzeko modu bat ekarri dio, protagonista sentiarazten gaituena gure lanean. Gai guztiak erabaki behar diren tokian azal daitezen bideak bultzatzen ikasi dugu komunikazio irekian oinarrituz adostasunak lortuz. Kide berriei gure esperientzia kontatzen diegu eta funtzionamendua erakutsi eta elkarrekin jarraitu, lorpenak finkatuz eta hobetu beharrak helburu bilakatuz.
Esan behar dut ez dudala oraindik ezagutu nigan hainbeste eragin izan duen dinamikarik. Kolektiboa osatzen dugun bakoitzarengan sinisteak gaitasuna eman digu elkarrekin bide berria eraikitzen joateko. “Munduan hazi eta hezi“. (2010eko Jardunaldiak).
“Goieskolak niri heziketa-jardunean diharduen kolektibo zabala bezain konprometituaz gozatzeko aukera eskeini dit. Bihotzez eskerrik beroenak bakoitzari. Gutariko inork ez daki, gu guztiok beste.”
Goieskola amaraun honek ez du amaierarik, ez eta kalitatezko heziketara , bide motzenetik eramango gaituen GPSrik. Ikaslea da abiapuntua eta baliabide garrantzitsuena berarekin diharduen irakasle taldea eta hauen beharrei erantzuteko gainontzeko arduradun guztiak.
Egindako bidea ezaba ezina da, zirraraz gogoratzen ditut Oñatin (2001-2002) ospatu genuen Kongresuko itxierako berbak. Agutzanek , “Nola begiratzen den…”. esan zuenean entzule asko hunkitu egin zen. Izan ere, eskolak berak duen funtzioari buruz bakoitzak duen ikuspuntuak definitu du eta definituko du aurrerantzean ere ikastetxe bakoitza eta Goieskola.
Aretxabaletan, 2011ko maiatzaren 6an
Resu Abasolo
ALFONSO VAZQUEZ
ASÍ QUE PASEN DIEZ AÑOS…
Alfonso Vázquez
Recibo un correo de Kepa proponiéndome colaborar en la revista digital y analógica que celebra el primer decenio de Goieskola. Sorpresa, ilusión, un tanto de nostalgia… y el asombro de lo que ocurrió, al echar la vista atrás.
En primer lugar, recordar con todo cariño a aquellas personas que, utilizando su libertad personal, más allá de todo rol administrativo, contribuyeron a crear lo que no era posible, lo que era un sueño que supieron hacer realidad: Resu, Eva, Ramón, Arantza, Agurtzane, Begoña, Pilar, Kepa, Benja… ¡y tantos más que ahora no recuerdo!
¿Y de dónde surgió aquella idea? No sé muy bien cómo se generó, pero sí lo que la generó: El deseo de aquellas profesionales de la educación de dar un sentido a su propósito, a su trabajo, más allá de las estructuras burocráticas establecidas, creando un contexto de interactuaciones completamente diferente del habitual, del asumido como normal.
Y, como de nostalgias hablo, recurro al texto de una carta que pasé a sus componentes hace ya muchos años, pero que, creo, sigue plenamente vigente para explicar esta gesta inédita en el terreno educativo:
“A lo largo de estos años, el proceso emprendido puede condensarse en los siguientes logros:
- Constituye un movimiento ciertamente original, ya que, aunque nace como una respuesta reactiva, se ha ido configurando firmemente como un proceso de construcción creativa, basado –y esto es muy significativo- en los deseos y voluntades de los centros que lo componen y de los directivos que lo conducen. Es decir, no se estructura como un organismo burocrático, ordenado por la Administración, sino como una red autónoma con voluntad propia.
- Ha creado un sistema de funcionamiento en forma de red, no sólo en el aspecto informático, sino en el conjunto de su sistema relacional.
- Ha creado un sentido de comunidad, de compartir, de crear conjuntamente, de ser capaces de transformar la realidad.
- Sus planteamientos conjuntos constituyen una fuerza capaz de influenciar su entorno; en este contexto puede inscribirse su apuesta –como seña identitaria- por la diversidad como valor, por la escuela diversa.
- Es capaz de –y está trabajando en- la creación de opinión, tanto entre los componentes de sus centros como sobre la sociedad que la circunda.
- Ha establecido una relación viva e inteligente en el tratamiento de los itinerarios, consolidando así su idea conexionista.
- Está realizando algo de enorme importancia: Crear su propia visión de futuro, su apuesta por una idea de lo que la educación del futuro debería ser en función de la sociedad que queremos construir (diversa, construcción conjunta, ciudadanía de la paz) y tratando de hacer operativa dicha visión.
- Ha ganado espectacularmente en autonomía y capacidad de actuación tanto estratégica como operativa.
- Se constituye una conciencia de comunidad, un “construir juntos”, lo que contribuye, sin duda, a elevar la autoestima y la conciencia de potencia de todos sus miembros.”
Que hoy este intento siga progresando es un magnífico mensaje al futuro. Gracias a todas y todos los que impulsasteis y construisteis Goieskola.
GOIESKOLAREN SORRERA, UNE GARRANTZITSU BAT DEBAGOIENEKO ESKOLA PUBLIKOENTZAT
Urte batzuk lanean dihardugunok besteak beste, badugu gure bailaran ikastetxe publikoak bizi izan duen bilakaera aztertzeko aukera. Gauzak ez dira beti izan gaur egun ezagutzen ditugun modukoak baina esan genezake gaurkoa atzokoaren ondorioa dela.
Atzera begira sentipen gazi-gozoak pizten zaizkigu eta hauen artean dudarik gabe, itxaropenarekin une bat lotzekotan hau Goieskolaren sorrera izango litzateke. Nire ustetan sasoi hartan hasi ginen gustura sentitzen gure nortasunarekin. Herri mailan hasi ginen tokia izaten. Taldeak ematen duen babesari esker indarrak aurkitu genituen erronka berriei aurre egiteko: kalitate kontzeptua, aniztasuna, hizkuntza trataera, teknologia berriak, Haurreskolak…
Garbi ikusi genuen Haureskola publikoak bailarako herrietan izatea ezin bestekoa zela gure etorkizuna ziurtatzeko. Prozesua luzea eta korapilatsua izan zen baina herri guztietan irekitzea lortu zen nahiz eta ez izan guk nahi genuen baldintzetan.
Nire partaidetza zuzena taldean bukatu zen, orain beste batzuk dira bileretara joaten direnak eta gaiak bideratzen dituztenak. Baina ziur naiz hauek ere erronkaz beterik dutela agenda. Nire aldetik hauei animoak bidaltzea nahiko nieke, orain dela hamar urte piztu zen ilusioa mantenduaz gain, handitzen joateko.
Bidean ikusiko gara:
Bergarako San Martin Agirre Ikastetxeko Zuzendari ohia
Begoña Garmendia
GOIESKOLA, ETORKIZUNEKO ESKOLA ERAIKITZEN
Benjamin Atutxa
Aldez aurretik eskerrak eman nahi nizkizueke Goieskolaren hamargarren urtebetetzea ospatzeko nitaz gogoratzeagatik, Marijeren bitartez jaso baitut Keparen gonbitea.
Bi urte daramazkit hezkuntzatik kanpo, baina ez urrutiegi, Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeko kidea naizelako eta kanpoko ikuspegi horretatik jakineraziko dizuet nere hausnarketa, gogora ekarriz, hasierako zailtasunak zeintzuk izan ziren eta proiektua behin martxan jarri ondoren, zein garrantzia izan zuen pertsona konkretuen eraginak eta, honekin batera, parte hartzaile guztien ilusioak eta ideiak, lanak partekatzeko ahaleginak aurrera egin zezan.
Lehenengo pausoek Sailaren oneritzia izan zuten eskola publikoaren zailtasunak gainditu nahian eta Derioko esperientzia aztertzera joan ginen, baina laister konturatu ginen kanpoko esperientziak ezagutzea ondo zetorrela, baina aldaketa, barrukoa, geurea, izan behar zela, gure praktikaren hausnarketa sakon bat egin ondoren, eta horretarako Alfonso Vázquez-en laguntza izan genuen aholkulari gisa eta FAGOR eta beste enpresa batzuren babes ekonomikoa.
Hasieran, hurbileko ikastetxea lehia bezala ikusten zen eta ez zen ia ezer elkarbanatzen. Zuzendarien bilerak, Administrazioarekiko kexak planteiatzeko gune bezala erabiltzen ziren eta ez hezkuntzaren aldagai guztiak aztertzeko.
Goieskola mugimenduari esker, praktika guztiak ezagutzen hasi ginen eta elkarri laguntzen. Denok, elkar lanean aritzearen ondorioz, indar berezi bat lortu genuen eta lankideei transmititu ere. Oñatiko Kongresua froga garrantzitsu bat izan zen ibilbidean sinisteko, gauza handiak egiteko eta ikastetxeen aldaketarako gaitasuna genuela erakusteko.
Goieskolaren orainoko ibilbideak zenbait lorpen ekarri ditu:
- Sarean funtzionatzea, bakoitzaren autonomía kontuan hartuta, baina adostasun zabalarekin, zenbait gauza konpartituz eta elkarri lagunduz.
- Kide guztien praktikak ezagutuz, hobekuntzak ekartzea ikastetxe bakoitzarentzat.
- Etorkizunerako eskolaren oinarriak martxan jartzea: ikastetxe bakoitzaren autonomia, gizartearekin harremanak estutzea, ez bakarrik hezkuntza komunitatearekin, gizarte zerbitzuekin eta beste erakundeekin ere, eta abar.
- Guztion eskolaren kontzeptua eta praktika hobetzea.
Lortutako mugimendua nahiko originala da eta horren arrazoi nagusia barnetik sortutako hausnarketaren ondorioz izan da, ez inork derrigortuta.
Antolaketaz eta hezkuntzaren helburuetaz zein eskumenetaz hitz egiten da: hauek nola lortu, eskola inklusiboa nola jarri martxan, ez bakarrik inor kanpoan geldi ez dadin, baizik eta -guztiok desberdinak garen heinean- bakoitzaren balore guztiak jaso eta bultzatzeko. Hor dago, adibide bezala, Heziketaren aldeko manifestua.
Zenbat aldiz entzuten dugu etorkizuneko pertsonak anitzak izango direla eta ez pentsamendu bakarrekoak, berdinekoak. Gainditu beharra dago, beraz, lan munduko zenbait pertsonek esaten dutena Hezkuntza Sistemari buruz: hau da, molde bereko gazteak ateratzen direla eta hori, gaur egungo erronkei aurre egiteko oztopo bat da. Zentzu honetan eskolak asko egin dezake.
Baditu ere, nere ustez, etorkizunerako erronkak:
- Orainarte esandako gauza guztien hobekuntza.
- Barneko aldaketa, berrikuntzak bertaratzea, harreman estuak ezartzea gizartearen zenbait eragilekin. Aspaldiko esaerak dion bezala: haur baten heziketan, komunitate osoak hartu behar du parte.
- Egiturak, bereziki Bigarren Hezkuntzan, gainditzea bestela, irakasleen borondatearen menpe gelditzen da konpetentziak garatzeko jardun egokiak egitea, hots, disziplinartekotasuna landu eta globalki lan egitea.
- Irakasleen estresa gainditzeko trebetasunak aztertzea eta garatzea.
Pozgarria da Goieskola proiektu honek aurrera jarraitzea eta guztion artean, elkarrekin, ibilbidea jorratzea. Etorkizuneko gazteek benetan eskertuko dute irakasleok egiten ari zareten ahalegina.
Maiatzaren 20an
PILAR ETXANIZ
GOIESKOLAREKIN UTOPIATIK GERTUAGO
Debagoienako ikastetxe publikoetako irakasle askok aspalditik genuen biltzeko ohitura: plantila eta ratioak zirela, euskalduntzea, estabilitate eza… Bileretan ordu dexente egin izan dugu eskola publikoa hobetzeko ahaleginean. Gehienetan, bilera hauen planteamendua erreibindikatzailea izaten zen, Administrazioari gure eskaerak zuzentzeko adostasunak bilatuz eta gure protestak plazaratuz.
Hori guztia beharrezkoa eta eraginkorra izan da urtetan zehar, baina ardurak soilik kanpoan ikusteko estilo bat ere garatu zuen gugan.
Goieskolak eskema hori gainditzea lortu duela esango nuke –eta honekin ez dut esan nahi ez dagoela erreibindikatzeko eta protestatzeko motiborik. Agian, Goieskolaren hasieran, kexatze-estilo edo ohitura horretan oinarritu ginen, baina poliki-poliki Goieskola bere ezaugarriak garatzen joan da: maila profesionalean irakasleok subjektu aktibo eta autonomo gisa dugun rola gureganatuz, elkar-lanari garrantzia emanez, formakuntza ikastetxeen premien arabera definituz… Gure ikastetxeen ahuleziak eta indarrak , hezkuntza hobetzeko ildoak, zeintzuk diren etorkizunerako ditugun erronkak eta beste hainbat kezka izan dira hausnarketa eta eztabaida-gai urte hauetan.
Bi hitzetan, esango nuke kexatze kulturatik kultura eraikitzailerako jauzia egin duela Goieskolak: zer nolako eskolak ditugun hausnartu, zer nolakoak behar/nahi ditugun eta zer konpromezu hartzeko agertzen garen prest izan direlarik gure ipar nagusiak. Heziketaren aldeko Manifestua izan zen jauzi honen adibide garbienetariko bat.
Goieskolako bileretan parte hartu nuen lau urtetan gai interesgarri anitz izan genituen esku artean, besteak beste: eskola publikoa-eskola pribatua debatea, eskola zerbitzu publiko gisa ulertzeak gaur egungo gizartean duen zentzua. Hezkuntzaren alderdi emozionalak, harremanak, elkarbizitzak duten garrantzia eta eragina hezkuntzan orokorrean, ikaste prozesuan eta irakasleen arteko talde lanean . Irakaslearen rola eta eskola bera nola egokitu behar diren XXI. mendeko gizartera. Kalitatea zer den hezkuntzan, gaur egun edozein produktu komertzialek sigilu hori daramanean. Nola lotu kalitatea berdintasun eta ekitatea moduko balioekin. Gure eskoletako aniztasuna nola bizi era positiboan eta nola bultzatu benetan inklusiboak diren hezkuntza proiektuak eta praktikak.
Goieskolaren beste ardura bat beti izan da eztabaida eta hausnarketa orokor hauek esparru praktikora eramatea: nola indartu autonomia gure zentro eta geletan, zertan zehazten den partaidetza, zer osasun duen eskoletako elkarbizitzak, irakasleak nola kudeatzen dugun aniztasuna gelan…Geroz eta anitzagoak diren gure eskolei hobeto erantzuteko “Aniztasunean hezi, kulturartekotasunean bizitzeko” kongresua antolatu genuen, hasierako zailtasunak eta zalantzak gaindituz.
Beste ardura garrantzizko bat gizarteratzearena izan da, beldurrak eta konplexuak astinduz eskola publikoaren ezaugarri propioak azpimarratu eta lau haizetara zabalduz. Prentsaurreak, idatziak eta elkarrizketak eginez Goieskolari dimentsio publiko bat ematen saiatu ginen.
Partekatzen, elkarrentzuten, ekiten joan ahala Goieskolaren proiektua sendotzen joan zen eta partaideok ausartagoak sentitu ginen. Zerotik bi urte bitarteko umeen hezkuntza lortzea etzen erronka makala izan, elkarri animoa eta laguntza emanez, gurasoengan aliatu onenak bilatzen sinesgarri bihurtu zen utopia zirudiena, eta denbora gutxira gure herrietan Haurreskolak zabaldu ziren. Argi daukat Goieskola barik ez zela posible izango.
Ibilbide luze eta aberats honetan ideiak, proposamenak, sentimenduak, kezkak konpartitu ditugu eta konpartitze honetan talde bezala gure burua baloratzen eta identitate kolektibo bat sortzen joan gara
Bizi ditugun garaiak ez dira errazak, krisi ekonomikoak blai eginda gaude, krisi kulturala ere badela diote askok, krisi orokorra, estrukturala, beste batzuk. Zerbitzu publikoen kalitatea eta kantitatea (honetan badu garrantzia) arrisku bizian daude, irakasleon lan egoerak eta baldintzak okertzen doaz, ume eta gazteen aukerak murrizten. Ez dut katastrofista izan nahi, baina asko izango dugu egiteko aurrerantzean ere. Goieskola proiektuari eutsi egin behar diogu, hasitako bidean jarraitu, emandako urratsak erakutsi digulako ikastetxe guztien batura baino gehiago dela, denok batera ahalmentsuagoak garela.
Goieskolak badu niretzat beste dimentsio bat, pertsonalagoa, intimoagoa. Bidelagun izan zareten guztiekin batera egindako burutazioek, lanean emandako denborak, zalantzek, konplizitateak, harremanak, atsedenaldiko kafetxoak nire bihotzean instalatu dira eta sentimendu-sare zabal eta sakona josi dute. Emana baino gehiago jaso dut eta zuei esker izan da. Mila esker. Hemen nauzue, hezkuntzaren hurrengo orrialdea zuekin batera idazteko prest.
Pilar Etxaniz Kortabarria
(Antzuolako Herri Ikastetxeko irakaslea)



